Justifikazioaren teoria


Justifikazioa gnoseologiaren eta epistemologiaren zatia da, sinesmen baten aldeko sostengu edo babesaz arduratzen dena; dela informala, ikuspuntu bat bezala, dela formala, proposizio logiko bat edo teoria zientifiko bat bezala.

Platonek "egiazko eta justifikatutako sinesmen" gisa emandako definiziotik aurrera, oro har, uste da justifikazio bat izatea ezinbesteko baldintza dela "sinesmen" horiek jakintza legitimoa izan daitezen, hau da, komunitate edo talde sozial batek baliozkotzat jo ditzan.

Justifikazio epistemikoari lotutako beste nozio batzuk azalpen, frogapen edo froga, arrazoi, oinarri, berme edo abal (warrant) eta antzekoak dira.

Gauza asko justifika daitezke: banakako egintzak, emozioak, eskaerak, legeak, etab. Justifikazioaren Teoria ez da haietaz arduratzen, baizik eta edozein adierazpen, proposamen edo enuntziatu probatzeko edo modu ez-hertsagarrian eusteko erabil daitezkeen teknika, modu edo estrategiez ari da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search